BERTSOA

Iritsi ezinezko udara

Erabiltzailearen aurpegia Harituz. Beñat Zeberio 2024ko ekainaren 23a

Doinua: Izarren hautsa.

Ekainan eta ezin iritsi

ia hogei gradutara.

Gaur egun ez al genuen, bada,

berotze global traba?

Bestetan baino bi bider ia

luzeago da udaberria

aurtengo honetan, hara.

Bestela, giro hau gure kabuz

berotu beharko da ba!

Horretarako ze aproposa

San Joanetako parranda.

Nahiz ta euria egin tarteka,

ondo pasatu sanjoanak eta

ondo pasatu udara…

beno, noizbait hasten bada.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!