BERTSOA

Maiatza, landu baratza

Erabiltzailearen aurpegia Harituz. Bixente Gorostidi 2024ko maiatzaren 24a

Doinua: Etaren su etenetik.

Udazkenean nahi bada

babarrun gozatu latza,

babarruna ta artoa

orain doaz lurrerantza…

Gure geroa ereiteko

garai ona da maiatza,

DBHko azken ttanttoek

lurra ondu edo egin lokatza?

Lanbide Heziketara

edo Batxira urratsa;

selektiboa izango da

Batxikoen azken dantza,

liburutegi edo tailer

batean pasa arratsa,

kalabazak edo txirbil

biltzeko hartu erratza.

Nork jakin non egingo den

gero ondoen arrantza,

norberak ezagutzen du

ondoen bere baratza,

dituen lai eta aitzur

ta egiten dun laborantza,

zohi elkorra ote duen

edo zotal xamur antza...

Eskatuko du ahalegina

eta ordu-sartze gaitza,

baino ea ekartzen duen

amestutako emaitza!!!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!