Hemen da berriro "Gure Bertso Zirkua"

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2023ko abenduaren 14a

Abenduaren 23an Tolosako San Esteban auzoan kokatutako Gure Zirkuaren karpan izango da. Sarrerak dagoeneko salgai daude.

"Gure Bertso Zirkua" abenduaren 23an, arratsaldeko 19:00etan, Tolosako San Esteban auzoan izango da, Gure Zirkuaren zirkugunean. Unai Mendizabal zizurkildarra, Oihana Bartra, Andoni Egaña eta Alaia Martin bertsolariekin batera Gure Zirkuko artistak izango dira bertan; eta gai-jartzaile lanetan berriz, Iker Iriarte alegiarra eta Imanol Artola amezketarra arituko dira.

Sarrerak dagoeneko salgai daude, 15 euroan eta ondorengo lekuetan:

  • Ixkiña taberna (Alegia).
  • Galtzaundi Euskara Taldea (Tolosa).
  • Iru-aldeta taberna (Villabona).
  • Online: Gurezirkua.eus

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!