BERTSOA

Udarako planak

Erabiltzailearen aurpegia Harituz. Aratz Arzelus 2023ko uztailaren 15a

Doinua: ETAren su-etenetik.

Kurtsoa pasatu zaigu

nahi ez bezala astiro

eta udarako planez

bete agenda segido;

batzuk hondartzara eta

besteak mendira igo,

batzuk udalekutara

joaten dira aldiro,

herriko festetan bada

parrandan nahikoa giro…

Denok dugu gozatzeko

beraz nahikoa motibo,

irailean kurtso berri

bat dator eta berriro (Bis).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!