BERTSOA

Denontzat seguru

Erabiltzailearen aurpegia Harituz. Izar Zelarain 2023ko uztailaren 1a

Doinua: Irun badaukazu zerbait.

Uztaila badator eta

Herriko festak gainean

Poza ta ilusioa

Daukagu denok barnean

Nahizta saiatu gozatzen

Lagunen aldamenean

Zoritxarrez dena ezta politta horren atzean

Ezin baitugu gozatu

Jaiez ehuneko ehunean

Herritar guztiontzako

Seguru ez diren artean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!