BERTSOA

Selektibitatea

Erabiltzailearen aurpegia Harituz. Beñat Mateos Zeberio 2023ko ekainaren 17a

Doinua: Maitasuna izan leike.

Batxi 2ko ikasleok,

urtero egin antzera,

selektibitateari

eman diogu_amaiera.

Iritsi ginen bizitza

bakarrikan mugatzera

apunte eta eskemak

guztiz memorizatzera.

Baina jada nazkatu naiz

(ohitura ez bedi heda)

beti aukeratzeaz A

galdera_edo B galdera;

orain aukeratu nahi dut

bizitzearen aukera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!