Lanak bidaltzeko azken eguna ekainaren 18a izango da

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2023ko ekainaren 7a

Akats bat zegoen hasierako kartelean, lanak aurkezteko azken eguna ekainaren 18a izango da.
Zuen sortak jasotzeko desiatzen gaude!

2023ko Pello Mari Otaño bertso-paper lehiaketa martxan da eta oraingoan, eta lehen aldiz, hitza emanda izango da. AHOTSA izan beharko dute abiapuntu aurtengo ediziora aurkeztutako lanek.
 
Eta zergatik AHOTSA? Jakina da ahotsa ezinbestekoa duela bertsolariak, baita Otañok berak ere. Hain zuzen, kanturako ahots kaxkarra izateagatik jarri zioten “Kattarro” ezizena bertsolari zizurkildarrari. Behar bada, hargatik da hain oparoa hark utzi digun idatzizko lana.
 
Informazio guztia ondorengo kartelean:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!