Guk trukean mena

Erabiltzailearen aurpegia Harituz. Oibar Olano Goikoetxea 2023ko ekainaren 2a

Auto elektrikoa da

Modan-modan dagoena

Eta hiritan sartzeko

Kendu digute baimena

Ez baita nahikoa eko

Gure kotxe berriena

Bateriadun autoa

«Ez kutsatzeko onena»

Nola izan esan digute

Eta guk trukean mena

Jakintsu ta iritzi asko

Arrazoi omen dutena

Berriz astokin hastia

Izango al da hobena?

Nola esan izan digute

Eta guk trukean mena

Hai(e)n beharretara biziz

Nor da morroi zintzoena?

Ea noiz erabiltzen deun

Gizalegearen trena

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!