BERTSOA

Hauteskunde haizeak

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2023ko maiatzaren 1a

Doinua: Kantuz sortu naiz eta (bi aldiz).

Lau urtez herrietan

askok lan egin du,

udala ez da bakarrik

hara joan ta agindu,

amets, proiektu, ideiak

bidean amildu,

kanpotik begi-zorro(t)z

kritikan beti gu,

zer nola egin behar den

denok badakigu…

Hauteskunde-haizeak

ez al gaitu astindu?

Etxe-auzo-herriak

axola badigu,

sigladun, sigla-gabe,

zerrendara hurbildu,

dakiguna erakutsi

besteei zama arindu

bestela errespetuz

lau urtez isildu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!