BERTSOA

Hizkuntza politika

Erabiltzailearen aurpegia Harituz. Haritz Mujika Lasa 2022ko abenduaren 9a

Doinua: Haizea dator ifarraldetik.

Euskaren kale erabileran

komeni da bereiztea;

herri handien gorakada eta

arnasguneen jeistea.

Egun, hizkuntza politika da

denda txikiak ixtea,

jaiez mezatan ez elkartzea,

behiak makinaz jeztea.

Nork okupatu dute euskararen

territorio askea?

Zati bat erdal hizkuntzek eta

isiltasunak bestea.



Goizetan gaude lantokietan,

etxean arratsaldean,

gymean edo bidegorrian,

-inoiz gutxitan taldean.

Elkarri hitz egin baino nahiago

Googleri aritu galdean.

Hizkuntzak merke ta hitzak garesti

daude lehengo aldean.

Arnasguneek jarraitu baietz

oxigenoz apal, behean,

ordu gehiagoz egon ezean

plazan eta sukaldean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!