BERTSOA

Hezkuntzaren osasuna

Erabiltzailearen aurpegia Unai Mendizabal 'Mendi'. Harituz-eko kidea 2022ko urriaren 10a

Doinua: Lurraren pean sartu nindaike.

Osasunaren arloan denok

desio dugu jakina

izan zerbitzu publiko bakar,

doako eta duina

denen beharrak asetzeko ta

guztiontzako egina.

Pentsatu al duzu zure iritzia

ote litzaken berdina

osasungintzaz aritu ordez

hezkuntzaz ari bagina?

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!