Eskolarteko bertso-paper lehiaketako sariak, banatuta

Tolosaldeko gaztetxoen bertso sorten kalitatea eta originaltasuna azpimarratu nahi izan ditu epaimahaiak

Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak elkarlanean antolatzen duten bertso-paper lehiaketak baditu saridunak. Tolosaldea mailan, hamabi lagun saritu zituen epaimahaiak, lau mailatan banatuta: 2012-2013, 2010-2011, 2008-2009 eta 2004-2007 urteetan jaiotakoen artean. Saridunek Hernanin jaso zituzten euren opariak, ekainaren 2an, Hernanin egindako sari-banaketa ekitaldian.

Sari-banaketa ekitaldian, Unai Mendizabal eta Ane Zubia Tolosaldeko bertsolariek gaztetxoentzako bertso-saioa eskaini zuten, Haritz Mujika gidari zutela eta ezin hobeto asmatu zuten gaztetxoen intereseko gaiei eta kezkei abesten. Bai antolatzaileak, baita parte-hartzaileak ere gustura ageri ziren ekitaldiaren amaieran.

Epaimahaiak Tolosaldeko lanen artean egondako maila altua azpimarratu nahi izan du: “bi adin-tartetan aipamen bereziak ematea erabaki dugu, jasotako lanen artean bi aukeratzeko izandako zailtasunak medio”. Haritz Mujika Harituzeko koordinatzailea harro agertu da horren aurrean eta uste du eskualdean bertsolaritzaren inguruan egiten ari den lanaren emaitza dela hori: “Bai hezkuntza arautuan, bai bertso-eskoletan, presentzia handia du bertsolaritzak Tolosaldean eta horren adibide da eskolartekoan erakutsitako maila. Jarrai dezatela bertsoaz gozatzen!”.

2012-2013 urteetan jaiotakoak:

  1. Aitzol Mintegiaga Lopetegi (Uzturpe Ikastola)
  2. Amin Abbassid El mani (Uzturpe Ikastola)

2010-2011 urteetan jaiotakoak:

  1. Unai Goikoetxea Saralegi (Uzturpe Ikastola)
  • Aipamenak:
    • Xuban Ugalde Labaka (Zubimusu Ikastola)
    • Eki Ochotorena Esnaola (Laskorain Ikastola)
    • Aizpea Lasa Lasa (Samaniego Ikastetxea)

2008-2009 urteetan jaiotakoak:

  1. Laia Apezetxea Tomasena (Aralar Institutua)
  2. Oinatz Errazkin Otamendi (Anoetako Herri Ikastola)

2004-2007 urteetan jaiotakoak:

  1. Ane Zubia Aranalde (Orixe Institutua)
  • Aipamenak:
    • Izar Zelarain Etxeberria (Erniobea Institutua)
    • Malen Gartzia Ramila (Orixe Institutua)
    • Mikel Iturrioz Lizuain (Aralar Institutua)

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!