Bertso-bazkaria otsailaren 19an, Aburuza Sagardotegian

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2022ko urtarrilaren 23a

Txartelak erosteko bi modu egongo dira: bata, sagardotegian bertan erostea eta bestea, 679 628 914 telefonora deituz erreserba egin eta Bizum bidez ordaintzea.

Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolariek bertso-bazkaria eskainiko dute otsailaren 19an, Adunako Aburuza Sagardotegian. Harituz Bertsozale Taldeak, Aburuza sagardotegiak eta Adunako Udalak antolatu dute ekimena eta COVID 19aren izurriaz geroztik egingo den lehenengotariko bertso-bazkaria izango da.

Bertso-bazkarirako txartelak erosteko bi modu egongo dira: bata, sagardotegian bertan erostea eta bestea, 679 628 914 telefonora deituz erreserba egin eta Bizum bidez ordaintzea. Txartel bakoitzaren prezioa 30 €koa izango da eta sagardotegiko menua eskainiko zaie bazkaltiarrei. Horrez gain, menu begetarianoa eskatzeko aukera ere izango da, betiere, txartela erosterakoan antolatzaileei horren berri emanez.

Lehen aldiz bertso bazkaria antolatzeko ahalegina iazko maiatzean egin zuen Harituzek baina osasun egoeraren harira indarrean zeuden legeek ekitaldia bertan behera uztera eraman zuten taldea. Orain, ordea, bertso bazkaria egiteko baldintza egokiak daudela iritzita, otordu bueltako bertso saioak hauspotzen laguntzeko erabakia hartu du taldeak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!