Lanak aurkezteko azken eguna, bihar

Azaroaren 8an jakinaraziko dira zein izan diren VIII. edizioko sarituak.

Bertso-paperen diziplina sustatu eta Pello Mari Otañoren oroimena biziberritzeko helburuz egiten den bertso-paper lehiaketa bete-betean dago. Bihar itxiko da lanak aurkezteko epea eta ordura arte, sariketan parte hartzera gonbidatu nahi dituzte Hernandorena Kultur Elkarteak eta Harituz Bertsozale Taldeak.

Aurten ere lau mailatan bereizi da txapelketa: Tolosaldeko gelen arteko mailan, gaztetxoen mailan, gazteen mailan eta helduen mailan. Maila bakoitzean, bertso kopuru desberdina idatzi behar dituzte parte hartzaileek baina sorten neurria eta gaia librea izango da denentzat. Azken urteetako arrakastaren ondoren, aurten ere sorta kopuru handia jasotzea espero dute antolatzaileek.

Txapelketako lanak epaitzeaz Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldeak osatutako epaimahaia ardurauko da. Epaia, berriz, azaroaren 8an argitaratuko dute Harituzen sare sozialetan nahiz tokiko hedabideetan. Sari banaketa, berriz, telematikoki egingo da aurten ere, abenduaren 3ko euskararen egunaren baitan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!