BERTSOA

Azalpeko azala

Erabiltzailearen aurpegia

Doinua: A zer alegrantzia!

Arauak laxatzeko 

garai amestua

ez ote da izango

bolada estua?

Joan den urte t´erdian 

zapiz babestua

askok matrail azala

du bapo laztua...

Jarri beharrik gabe

lepoan eskua

jarri digute dena

eurotan puztua

betikotu nahi dute

gure arnasestua!

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!