Lanak aurkezteko epea, ostiralera arte

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2021eko urriaren 5a

Azaroaren 8an jakinaraziko dira zein izan diren VIII. edizioko sarituak.

Bertso-paperen diziplina sustatu eta Pello Mari Otañoren oroimena biziberritzeko helburuz egiten den bertso-paper lehiaketa bete-betean dago. Ostiralean itxiko da lanak aurkezteko epea eta ordura arte, sariketan parte hartzera gonbidatu nahi dituzte Hernandorena Kultur Elkarteak eta Harituz Bertsozale Taldeak.

Aurten ere lau mailatan bereizi da txapelketa: Tolosaldeko gelen arteko mailan, gaztetxoen mailan, gazteen mailan eta helduen mailan. Maila bakoitzean, bertso kopuru desberdina idatzi behar dituzte parte hartzaileek baina sorten neurria eta gaia librea izango da denentzat. Azken urteetako arrakastaren ondoren, aurten ere sorta kopuru handia jasotzea espero dute antolatzaileek.

Txapelketako lanak epaitzeaz Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldeak osatutako epaimahaia ardurauko da. Epaia, berriz, azaroaren 8an argitaratuko dute Harituzen sare sozialetan nahiz tokiko hedabideetan. Sari banaketa, berriz, telematikoki egingo da aurten ere, abenduaren 3ko euskararen egunaren baitan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!