2021-2022 ikasturteko bertso-eskoletako izen-ematea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2021eko irailaren 17a

Urriaren 4an hasiko dira aurrez-aurreko bertso-eskola saioak.

Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldea hasi da 2021-2022 ikasturteko bertso eskola taldeak osatu eta ordutegiak antolatzen. Hori dela eta, irailaren 24ra arte zabalik egongo da Tolosaldeko bertso eskoletako izen-ematea. Deialdia 10 eta 16 urte bitarteko ume eta gaztetxoei bideratuta dago bereziki, baina bertsolaritzarekiko interes handia duten beste adinetako ikasleak ere izena ematera gonbidatu nahi ditu Harituzek. 

Izena emateko bi modu daude: bata, mezu bat bidaltzea harituz.bzt@gmail.com helbide elektronikora. Bestea, berriz, norbere ikastetxean izen-emate orria eskatu, hura bete eta ikastetxean entregatzea.

Izena ematen duten ikasleekin Harituzeko arduraduna jarriko da harremanetan irailaren azken astean, taldeak antolatu eta bertso eskolako ikasturte hasieraren inguruko xehetasunak emateko. Aurrez aurreko saioei, berriz, urriaren 4an emango zaie hasiera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!