Martxan da VIII. Pello Mari Otaño bertso-paper lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2021eko irailaren 11

Lanak aurkezteko epea urriaren 8ra arte egongo da zabalik.

Hernandorena Kultur Elkarteak eta Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldeak elkarlanean antolatu dute VIII. Pello Mari Otaño bertso-paper lehiaketa.

Aurten ere lau mailatan bereizita egongo da lehiaketa: Tolosaldeko gelen arteko mailan, gaztetxoenean, gazteen mailan eta helduenean. Maila guztietan, gaia, neurria eta doinua libreak izango dira baina ez bertso kopurua: gelen arteko mailan, bertso-paper bakoitzak hiru bertso edo sei kopla izan ditzake. Gaztetxoen mailan, hiru bertso edo sei kopla. Gazteen mailan, berriz, gutxienez sei bertso idatzi beharko dira eta helduenean, gutxienez zortzi. Parte-hartzaile bakoitzak aurrez argitaratu gabeko nahi adina bertso-paper bidali ahal izango ditu.

Bertso-paperak urriaren 8a baino lehen aurkeztu beharko dira e-posta bidez. Sorta irabazleak aukeratuko dituen epaimahaia Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneko kideek osatuko dute eta sariren bat hutsik gera liteke epaimahaiko kideek horrela erabakiz gero. Lehiaketako irabazleak nor izan diren azaroaren 8an jakinaraziko du Hernandorena Kultur Elkarteak eta sari banaketa ekitaldia modu telematikoan egingo da.

Informazio gehiago nahi duenak, Harituz Bertsozale Taldearen Facebook orrialdean topa dezake edota honako lotura honetan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!