Arrakastatsua izan da Tolosaldeko Bertso Eskolen Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2021eko maiatzaren 31

Arratsaldean, bat-bateko bertso saioa eskaini zuten Tolosaldeko bertso eskoletako ikasleek.

Tolosaldeko bertso eskoletan dabiltzan haurrak Zizurkilen bildu ziren larunbatean, Harituzek antolatutako Bertso Eskolen Egunean. Egun osoko egitaraua antolatu zuen elkarteak eta hogeita hamar haur eta gaztetxok baino gehiagok parte hartu zuten egun pasan. Egunaren helburua eskualdeko bertso eskoletan dabiltzan haurren arteko harremana sustatu eta bertsolaritzarekiko atxikimendua indartzea izan dira.

Bi taldetan banatuta ekin zioten egunari ikasleek: batzuk Adunatik oinez abiatu ziren Zizurkila, besteak, berriz, Asteasutik. Eguerdian, Zizurkilen elkartu ziren bi taldeak eta hainbat jolas egin ondoren, bertso saio partizipatibo batez gozatu ahal izan zuten gaztetxoek, Oihana Iguaran eta Haritz Mujikaren eskutik. Eguerdian, bazkaldu eta jolaserako tartea izan zuten eta arratsaldean, berriz, ikasturte amaierako bertso emanaldiaren eskaini zuten.

Bertso eskoletako ikasleek bat-batean kantuan aritu ziren herriko zimitarioan. Imanol Artola izan zuten gai-jartzaile eta ikasturtean zehar bertso-eskolan landutako ariketak jendaurrean egin zituzten. Saioak gainera, izan zuen lehiatik ere, ikasleak bi taldetan banatuta aritu baitziren kantuan.

Harituzeko arduradunen esanetan, egunaren balorazioa “ezin hobea” izan da. Ikasle, arduradun nahiz gurasoek positiboki baloratu dute egun pasa eta jarritako helburuak bete direla adierazi du Haritz Mujika koordinatzaileak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!