Bertso jarrien kantaldia maiatzaren 15ean, Larraulen

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2021eko maiatzaren 13a

Ekitaldia ikusteko ez da sarrera nahiz gonbidapenik beharko.

Harituz Bertsozale Taldeak bertso jarrien kantaldia antolatu du beste urte batez. Larraulen izango da aurtengo ekitaldia, maiatzaren 15ean, 18:00etan hasita. Eguraldi ona egingo balu, parke zaharreko belardian izango da kantaldia. Txarra egingo balu, berriz, elizan. Eskualdeko bertsolari eta bertsozaleek bertso sorta berriak nahiz historikoak abestuko dituzte Aitor Atxega gitarristak lagunduta.

Bertso jarrien kantaldia Harituz Bertsozale Taldearen ekimen nagusi eta zaharrenetakoa da. 2012tik, urtero egin izan da, afari formatuan ia beti. Aurten, ordea, osasun egoeraren larritasuna medio, ekitaldia kantaldi formatuan egitea erabaki du elkarteak eta antolatzaileek aitortu dutenez, formatu hobea izan daiteke bertso sortak abestu nahiz entzuteko. Kantaldira joateko ez da sarrera nahiz gonbidapenik hartu beharko.

Aurtengo ekitaldia berezia izango da beste hainbat arrazoirengatik ere. Hainbat larrauldarrek euren sortak prestatu eta abestuko dituzte herritarren aurrean, tartean, eskolako haurrek eta oholtza gainean inoiz gutxitan ikusi ohi den jendea ere ikusi eta entzun ahal izango da ekitaldian. Hori dela eta, Harituzek eskualdeko bertsozaleak kantaldiaz gozatzera gonbidatu nahi ditu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!