Bertsolaritza tailerren lekuak, egunak eta orduak zehaztuta

Izena emateko epea apirilaren 30era arte dago zabalik.

Harituz Tolosaldeko Bertsozale Elkarguneak gazte eta helduentzako bertsolaritza tailerrak eskainiko ditu maiatzean. Tailerrak non eta noiz eskainiko diren ere zehaztu du elkarteak: bata, Iruran izango da, astelehenetan, 19:00etatik 20:30era. Lizartzan izango da bestea, asteazkenetan, 18:30etik 20:00etara. Ordu eta erdiko lau saioz osatuta daude tailerrak eta bertsolaritza ezagutu eta bertsotan arituz gozatzea da helburu nagusia.

Martxoan zabaldu zen tailerretan izena emateko epea eta behin izen emateak bildu ondoren, parte-hartzaileak bi taldetan antolatu ditu Harituzek. Orain, ordea, izen-emate epea berriro zabaldu du elkarteak apirilaren 30era arte, beste inork izena eman nahi badu, horretarako aukera izan dezan. Izena emateko nahikoa izango da mezu bat bidaltzea harituz.bzt@gmail.com helbide elektronikora.

Tailerren hasiera egunak maiatzaren 3a, Iruran, eta 5a, Lizartzan, izango dira. Harituzek eskualdeko bertsozaleak parte hartzera gonbidatu nahi ditu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!