BERTSOA

Pandemia

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Mateos Zeberio 2021eko apirilaren 9a

Doinua: ETAren su-etenetik.

COVIDak ekarri ditu

hona hainbat atsekabe

nahiz izan adindun, ume,

heldu edota nerabe

birus hau bilakatu da

gure errege zuzengabe

eta bilakatu gara

gu, aldiz, bere titere

baina besteen azalan

ez gara jartzen bazpare

eta Afrikan milioika

gu baino okerrago daude

bai pandemiarekin ta

bai pandemiarik gabe.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!