Tolosaldeko bertsolaritzaren gymcana, martxoaren 22tik 26ra

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2021eko martxoaren 16a

Instagramen Harituz Bertsozale Taldea (@harituzbertsozaletaldea) jarraituta parte hartu ahal izango da lehiaketan eta zozketan

Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldeak Tolosaldeko bertsolaritzaren gymcana antolatu du. Martxoaren 22tik hasita, bost egunez, eskualdeko bertsolaritzaren inguruko bost galdera −test modukoak− argitaratuko ditu taldeak bere Instagram kontuko Storiean. Elkarteak haiek erantzuteko erronka bota die eskualdeko zein eskualdez kanpoko bertsozaleei. Lehiaketaren helburua bertsozaleek Tolosaldeko bertsolaritzarekiko duten ezagutza zenbaterainokoa den jakitea eta tarte atsegina pasatzea izango omen da.

Gymcanan parte hartu ahal izateko ezinbestekoa izango da Instagram kontua eduki eta Harituz Bertsozale Taldea (@harituzbertsozaletaldea) jarraitzea. Galderak test modukoak izango omen dira eta parte hartzaileek lau erantzunen artean zuzena aukeratu beharko omen dute. “Egunean behin jolasaren antzeko zerbait da Harituzek proposatu duen lehiaketa baina bertsolaritzaren ingurukoa”, azaldu du Harituzeko koordinatzaileak.

Lehiaketarekin batera, material sorta baten zozketa ere egingo du Harituzek. Zozketan parte hartu ahal izateko, gymcanako galderei erantzun beharko omen zaie lehenik eta norbere helbide elektronikoa Harituzek adierazitako lekuan idatzi, ondoren. “Aukera bikaina dela uste dugu tarte batez entretenitu eta zorte pixka batekin, material sorta ederra irabazteko”. Elkarteak, beraz, erronka botata utzi die bertsozaleei.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!