Altzon izango da Eskolatik Plazara ekimenaren hirugarrena

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2021eko otsailaren 8a

Otsailaren 12an izango da bertso saioa, 18:00etan, herriko kultur etxean. Gonbidapenak jada eskuragai daude atari honetan bertan.

Aner PeritzHaira Aizpurua, Irantzu Idoate, Maialen Lujanbio eta Nerea Ibarzabal. Boskote hori ariko da bertsotan gaur zortzi Altzoko kultur etxean. Iaz Euskal Herriko Eskolartekoan aritu behar zuten bertsolari gazteak dira Peritz, Aizpurua eta Idoate, eta Lujanbiorekin eta Ibarzabalekin elkartuko ditugu datorren asteko saioan. Hori baita Eskolatik Plazara ekimenak proposatzen duena: iaz, pandemiaren eraginez, Euskal Herriko Eskolartekoan aritu ezinik geratu ziren parte-hartzaileok egun plazetan aritzen diren bertsolariekin elkartzea.

18:00etan hasiko da saioa; sarrera doakoa da, eta gonbidapenak hemen eskura daitezke.

Eskolartekoa antolatzen dugun Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatu dugu Eskolatik Plazara. Eskolartekoaren helburua bertsotan hasiberriak direnei jendaurrean bat-batekoan plazaratzeko aukera ematea da, beren belaunaldia zaletzea, eta bertso saioen antolakuntzan lehen urratsak egitea, etorkizunean bertsolaritzako eragile izan daitezen. Bertsolari gazteei ikusgarritasuna eman nahi zaie ekimen honekin, bertsolari gazteentzako bultzada handia izaten baita datozen urteetako plazei begira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!