Finalerako sarrerak bihartik aurrera salgai

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2020ko abenduaren 14a

Finalaren egunean, frontoiko ateak 17:00etan zabalduko dira, jende pilaketak saihestu eta segurtasun neurriak berma daitezen

Asteasuko Udalak eta Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldeak azken egunetan iragarri dute abenduaren 27an egingo dela II. Pello Errota Bertsolari Txapelketako finala. Hitzordurako sarrerak bihartik aurrera erosi ahal izango dira Asteasuko Patxine eta Iturri Ondo tabernetan, Zizurkilgo Iriarte jatetxean eta Villabonako Amasa kafetegian. Sarrerak eskuratzeko beste modua, berriz, 629 834 710 telefonora deitu edo Whatsapp bat idatziz erreserba egitea izango da. Behin erreserba egitean, erosketa Bizum bidez ordaindu beharko da. Finalaren egunean, arratsaldeko 16:30ean zabalduko da txarteldegia baina antolatzaileek bertsozaleei sarrerak aurrez erosteko deia egin nahi izan diete.

Asteasuko frontoian izango da txapelketako finala, 17:30ean hasita. Frontoiko ateak, berriz, 17:00etan zabalduko dira, jende pilaketak saihestu eta aulkien banaketa segurtasun neurri guztiak bermatuz egin ahal izan dezaten antolatzaileek; “Bertsozaleei denborarekin ibiltzeko deia egin nahi diegu, publiko guztia 17:30erako bere lekuan egon dadin eta finala puntual hasi ahal izateko”.

Amaia Iturriotz, Erika Lagoma, Jon Martin, Iñigo Izagirre, Izarne Zelaia eta Unai Mendizabal izango dira finalean kantuan ariko diren sei bertsolariak, aurkezle lanetan, berriz, Maddi Labaka ariko da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!