Martxan da VII. Pello Mari Otaño bertso-paper lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2020ko irailaren 6a

Lanak aurkezteko epea urriaren 11ra arte egongo da zabalik.

Teodoro Hernandorena Kultur Elkarteak eta Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldeak elkarlanean antolatu dute VII. Pello Mari Otaño bertso-paper lehiaketa. Aurten ere, lau maila desberdinetan parte hartu ahal izango dute parte-hartzaileek: gelen arteko mailan, gaztetxoen mailan, gazteen mailan eta helduen mailan.

Maila guztietan, gaia, neurria eta doinua libreak izango dira baina ez bertso kopurua: gelen arteko mailan bertso-paper bakoitzak hiru bertso edo sei kopla izan ditzake. Gaztetxoen mailan, hiru bertso edo sei kopla. Gazteen mailan, berriz, gutxienez sei bertso idatzi beharko dira eta azkenik, helduen mailan, gutxienez zortzi bertso. Parte-hartzaile bakoitzak aurrez argitaratu gabeko nahi adina bertso-paper bidali ahal izango ditu.

Bertso-paperak urriaren 11 baino lehen aurkeztu beharko dira e-posta bidez. Sorta irabazleak aukeratuko dituen epaimahaia Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneko kideek osatuko dute eta sariren bat hutsik gera liteke epaimahaiko kideek horrela erabakiz gero. Sari banaketa ekitaldia abenduaren 4an izango da, Zizurkilgo Herrigunean.

Informazio gehiago nahi duenak, Harituz Bertsozale Taldearen Facebook orrialdean
topa dezake edota honako lotura honetan: hernandorena.eus/pmotano/bertsopaperak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!