2020-2021 ikasturteko bertso eskoletan izena emateko aukera, ostiralera arte

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2020ko ekainaren 15a

"Haurren artean sortzen diren harremanak beste eremuetakoen oso desberdinak dira: gertukoagoak, laguntzazkoak... eta horrek talde giro bikaina izatea eragiten du."

Harituz Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2020-2021 ikasturteko bertso eskola taldeak sortu, osatu eta antolatzen ari da. Hori dela eta, ekainaren 1etik 19ra zabalik dago bertso-eskoletan izena emateko epea. Horretarako, harituz.bzt@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidali behar da edota izen emate fitxa bete:

https://forms.gle/3oKxH6nbWzJTi4Vt6

Eskualdeko bertso eskoletan 10-16 urte bitarteko haur eta gaztetxoek parte hartzen dute eta astean behin, bertsotan aritzeko elkartzen dira irakasle baten gidaritzapean. Bertan, talde giro bikainean, bertsoaldiak ikusi, bertso zaharrak abestu, kopla nahiz bertsoak sortu eta jolasak egiten dituzte. "Ikasturte amaierarako ikasle guztiek ikasten dute bi oinak eman eta kopla bat sortzen, behintzat." Haritz Mujika Harituzeko koordinatzaileak, hala ere, beste zerbait azpimarratuko lukeela dio, "Haurren artean sortzen diren harremanak beste eremuetakoen oso desberdinak dira: gertukoagoak, laguntzazkoak... eta horrek talde giro bikaina izatea eragiten du."

Izen-emate epea ekainaren 19an itxiko da. "Ahalik eta lasterren hasi nahi dugu bertso-eskola taldeak osatu eta egun eta ordutegiak finkatzen. Horregatik, parte-hartu nahi duten haur eta gaztetxoak bertso eskolan ostirala baino lehen izena ematera animatu nahi ditugu."

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!