Harituz Bertsozale Taldearen produktuak salgai

Produktuen katalogoa Harituzen sare sozialetan dago ikusgai, bai Facebooken eta baita Instagramen ere.

Merchandising produktuak kaleratu berri ditu Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneak eta ekainaren 12tik aurrera salgai jarriko dituzte. Salmentaren helburua Elkartearen izena zabaldu eta COVID-19ak eragindako galera ekonomikoei eskualdeko bertsozaleen laguntzaz aurre egitea omen da.

Ur botila, Mikaela Elizegiren kotoizko zakua, kartoi ekologikoz egindako koadernoa eta karpeta dira argitaratu dituzten produktuak. Ur botilak 8 euroan salduko dituzte, zakua eta koadernoa 5 euroan eta karpeta 4 euroan. Produktu guztiak biltzen dituen lotea, berriz, 18 euroan jarriko dute salgai. Produktuen katalogoa Harituzen sare sozialetan dago ikusgai, bai Facebooken eta baita Instagramen ere.

Produktuen eskaera egiteko honako pausu hauek jarraitu beharko direla jakinarazi du elkarteak:

  1. Aukeratu erosi nahi dituzun produktuak eta kalkulatu ordaindu beharreko diru kopuruaren zenbatekoa.
  2. Egin ordainketa Harituzen kontu korronte zenbakira: 2095 5020 0091 1375 5529
    AZALPENA ONURADUNARENTZAT: Eroslearen izena (Adib: Beñat Mendizabal)
  3. Egin produktuen eskaera harituz.bzt@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidaliz. Bertan, zein produktu erosi dituzun adierazi beharko duzu eta erosketaren ordainagiria atxikita bidali.
  4. Jakinarazpen mezu bat jasoko duzu eskatutako produktuak zure gertueneko jasotze-puntuan noiz jaso ahal izango dituzun jakinaraziz.
  5. Produktuak jaso eta erabiliz gozatu.

Harituzek hainbat jasotze-puntu zehaztuko omen ditu eskualdeko hainbat herritan, modu horretan, herritarrentzat ahalik eta erosoena izan dadin erosketa.

Bertsozale taldeak jendea produktuak erostera animatu nahi du eta baita Harituz Bertsozale Elkargunera hurbiltzera ere. “Pozgarria izango da jendea Harituzeko produktuak erabiltzen ikustea eta Tolosaldean bertsolaritza biziberritzen ari den proiektuarekin bat egiten duela jakitea”.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!