Haizea etxekoen alde

Erabiltzailearen aurpegia Haritz Mujika Lasa 2019ko abenduaren 13a

Doinua: Amaren bularra.

Doinu, oin, silaba,

plaza, liburuxka...

sakrifikatutako

asmo, lokuluxka...

lanean zipriztinduz

oin ta katiuska

takoi gainera heldu

zara puskaz puska.



Pankarta, txalo, txistu,

hiru autobuska...

nahiz eta ez behar lau

orriko hirusta

ea hego haizea

dezun goruntz puzka

eta jasotzen dezun

ereinaren uzta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!