Martxan da VI. Pello Mari Otaño bertso-paper lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2019ko azaroaren 8a

Lanak aurkezteko epea azaroaren 17ra arte egongo da zabalik

 

Teodoro Hernandorena Kultur Elkarteak eta Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldeak elkarlanean antolatu dute VI. Pello Mari Otaño bertso-paper lehiaketa. Aurten ere, lau maila desberdinetan parte hartu ahal izango dute parte-hartzaileek: gelen arteko mailan, gaztetxoen mailan, gazteen mailan eta helduen mailan.

Maila guztietan, gaia, neurria eta doinua libreak izango dira baina ez bertso kopurua: gelen arteko mailan bertso-paper bakoitzak hiru bertso edo sei kopla izan ditzake. Gaztetxoen mailan, hiru bertso edo sei kopla. Gazteen mailan, berriz, gutxienez sei bertso idatzi beharko dira eta azkenik, helduen mailan, gutxienez zortzi bertso. Parte-hartzaile bakoitzak nahi aina bertso-paper bidali ahal izango ditu baina aurrez argitaratu gabeak eta Pello Mari Otaño sariketara aurkeztu gabeak izan beharko dute.

Lehiaketa hau Euskal Herri osora zabaltzen da eta nonahitik bidal daitezke lanak. Bertso-sortak bi modutara entrega daitezke: bata, e-posta bidez bidaliz eta bestea, paperean entregatuz. Lanak entregatzeko epea azaroaren 17ra arte dago zabalik. Informazio gehiago nahi duenak, Harituz Bertsozale Taldearen Facebook orrialdean topa dezake edota harituz.bzt@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!