Nor ote gure bizi ohituren biktima?

Erabiltzailearen aurpegia Unai Mendizabal, 'Mendi' 2019ko urriaren 11

Doinua: Zaldi zuriarena.

Nahiz salatu Estatu

Batuak ta Txina

gure kaletan zenbat

ke ta bozina,

tximinietan gora

lainorik haundina...

Nor ote gure bizi

ohituren biktima?

Poloak, Katrina...

pena ta lastima

ez dadin arrima

gure Lurra mima.

Geu aldatu gaitezen

eta ez klima.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!