Martxan dira eskualdeko bertso-eskolak

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2019ko irailaren 30a

Izen-emate epea zabalik dago oraindik eta Harituzek eskualdeko haur eta gazteak bertso-eskoletan izen-ematera gonbidatu nahi ditu.

Urriaren lehen astean hasi eta 2020ko ekainera arte martxan izango dira eskualdeko bertso-eskolak. Aurten ere, azken urteetako joerari eutsiz, 50 haur inguruk eman dute izena Tolosaldeko bertso-eskoletan eta Harituzeko kideak "pozik" daude jendearen erantzunarekin. Hala ere, jakinarazi dute oraindik izen-emate epea zabalik dagoela eta eskualdeko haur eta gazteak izena ematera gonbidatu nahi dituzte. Interesa duen orok bidal dezala mezu bat harituz.bzt@gmail.com helbide elektronikora eta beraiek helaraziko diete informazio guztia.
Aurten ere eskualde guztiko haurrei eskaini die Harituzek bertso-eskola zerbitzua eta horretarako, eskualdeko 8 herritan banatu ditu bertso-eskolak. "Gure helburua, bertso mundura hurbildu nahi duten haur zein gazte guztiek inguruan erreferentziazko bertso-eskola bat izatea da, han euren sormena eta kanturako grina gara ditzaten, tarte bikaina pasatzearekin batera".
Harituzek aurten ere aisialdiko jarduerak antolatzen jarraituko omen du gainera, "eskualdeko bertso-eskoletan dauden gaztetxoen arteko saretzea eragiteko" eta ikasturtean zehar helduentzako bertso tailerren bat ere antola omen dezakete, adi beraz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!