Sagardoa gora ta sagarra lurrera

Erabiltzailearen aurpegia Bixente Gorostidi 2019ko irailaren 27a

Doinua: Prezioa bezala doinua ahal dena

 

Sagardozaleentzat

sagarra urre da

sagasti jabeentzat

ordea galera.

Aldatu, zaindu, inausi,

tratamendu, sega,

bilketa ere ezin

egin gerri-era,

kiloa euro erdira

gero ezin urrera,

hemengo sagar asko

sasi bazterrera,

kanpoko muztioa

merke kupelera,

presio ta prezio

gora azkar gainera...

Gu txotx, pix, txiri, txoro

ta Euskadi aurrera,

etxekalte galantak

gu horixe gera

sagardoa gora ta

sagarra lurrera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!