Inbiriak

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2019ko irailaren 6a

Doinua: Beti penetan, beti penetan

Eztula lanik egiten edo

a ze jazkera xumea,

beste horrekin ikusi dute

nolako putakumea.

Jendeak ondo aukeratzen du

min egiteko unea

modu horretan bete nahiean

norberaren hutsunea. Parre faltsua izaten dute

lehendabiziko hitzetik

ta batez ere majo badaude

alkoholetik ta hautsetik.

bizkarrean joz esaten dute

«lasai, hau gonbidatzen dit».

Ta buelta erdia eman orduko

sartzen dizute atzetik. Bizitza hala joango zaie

euren pozoiari hazka.

Hitz egin asko ta egin gutxi,

inkontinentzi parrasta.

Nik motiboak eman nahi ditut

sentitu dezaten nazka

ta gaizki esaka jarrai dezaten.

Ni poz-pozik bizi naiz-ta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!