Apunteez harago

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2019ko ekainaren 7a

Doinua: ETAren su etenetik.

Ikasturte bukaeran

begirada udan jarriz

asko gaude mendi edo

hondartzarako egarriz,

nahiz etorkizuna josi

egindakoaren hariz...

Ikasleok azterketaz

gabiltza kurtsoa itxiz,

Liburu, apunte, esaldi,

eskema, artikulu, hitz...

Nere sentimendu, uste,

pentsaera ta iritziz...

Hobe apuntez harago

bizitza aztertuko balitz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!