Diharduenak dagoenari

Erabiltzailearen aurpegia Haritz Mujika 2019ko maiatzaren 31

Doinua: Komeni zaigun ixtoria bat

Plazan farola okerra dago,

paseoan zakur kaka!

Basurarena? Lotsagarria!

Futbol zelaian aldapa!

Dihardutenak kritikatzea

daudenen jarrera da ta…

baina udaletik pasa ezkero

denak banaka-banaka

ahoa itxiz joango lirake

pixkanaka-pixkanaka.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!