Bertso asteburua bertsozale gazteentzat

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2019ko apirilaren 2a

Asteasuko Otardi landa aterpetxean izan dira eskualdeko bertso-eskoletako ikasleak, Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldeak antolatuta, asteburu pasan. 

Tolosaldeko bertso-eskoletako 30 ikasle inguru elkartu dira Asteasun. Beste herrietako gazte bertsozaleak ezagutzeko aukera izan dute ostiraletik igandera. Mendi-buelta, jokoak, kantua... eta bertsoak ere ez dira falta izan noski. Izan ere, larunbat gauean bertso-afaria izan zuten Otardin bertan. Maialen Akizu eta Iñaki Gurrutxaga bertsolariek gazteek jarritako gai eta ariketei bertsoz erantzun behar izan zieten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!