Mikel Ezquerro txapeldun

Tolosarra izan zen I.Tolosaldeko bertso-eskoletako ikasleen txapelketan nagusitu zena.

Berrogehi bat bertsozaleren aurrean pasa den ostiralean jokatu zen txapelketa Asteasuko Udaletxeko aretoan. Hasierako agurren ondoren lau oinekin bertso bana osatu zuten zortziko txikian, ondoren ofiziotan aritu ziren gaia emanda eta, azkenik, zortziko handian bertso bat osatu behar izan zuten amaiera emanda. Beñat Igauran, Harituzeko lehendakariak jantzi zion txapela txapeldunari. Ezquerroaren atzetik bigarren postuan berdinduta gelditu ziren Peio Zubeldia tolosarra eta Beñat Mateos asteasuarra. Bertsorik onenaren saria, berriz, Erik Aranzabalek eraman zuen.
Bertso-eskoletan egindako lana erakusteko aukera izan zuten bertsolari gazteek, eta urduritasunak urduritasun maila polita erakutsi zuten. 

Gipuzkoako bertso idatzien eskolarteko txapelketa Laskorain Ikastolan

Ikastolen Elkartean urtero antolatzen duen txapelketa pasa den ostegunean iritsi zen eskualdera, Laskorain Ikastolako aretoan izan zen hain justu.
Bertara bildu ziren ikasleek ordubete izan zuten beraien adinari zegokion gaiari bertso idatziz erantzuteko. Epaimahaiak bertsorik onenak hautatu bitartean Haritz Mujika eta Oihana Iguaran bertsolariek saio dotorea eskaini zuten.

Honakoak izan ziren sarituak:

DBH 3, 4 eta batxilerrak:
1. Oinatz Otegi Bakero (Asteasu)
2. Maide Garmendia (Zaldibia)
DBH 1 eta 2:
1.Izar Zelarain Etxeberria (Amasa-Villabona)
2.Beñat Mateos Zeberio (Asteasu)
LH 5 eta 6:
1.Maddi Garate (Ordizia)
2.Manex Arrondo Tapia (Ataun)
LH 4 eta 3:
1.Enaitz Jauregi Iturrioz (Ordizia)
2.Ihintza Arrondo Azkona (Ordizia)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!