I. Tolosaldeko bertso-eskoletako gazteen txapelketa izango da bihar

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2019ko martxoaren 28a

Asteasun izango da, Udaletxeko aretoan, 18:00etan hasita

Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldeak lehen aldiz antolatu du aurten Tolosaldeko bertso-eskoletako gazteen txapelketa. Bertan Peio Zubeldia, Mikel Ezquerro, Erik Aranzabal, Asier Arteaga eta Unai Elola tolosarrak, Oibar Olano, Beñat Mateos eta Oinatz Otegi asteasuarrak eta Ane Zubia ibartarra arituko dira kantari.
Txapelerako lehian bertso-eskolan ikasitakoa erakusteko aukera izango dute gazteek.

Saioaren ostean Asteasuko Otabardi Aterpetxean asteburu pasa geratuko dira Tolosaldeko bertso-eskoletako 30 ikasle inguru, bertsozale gazteak elkar ezagutu eta bertsoaren inguruan asteburu eder bat pasatzeko aukera izango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!