Aitor Tatiegik irabazi du Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako Ibarrako kanporaketa

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2019ko otsailaren 18a

Ibarrako Sendi Ekintzan izan zen Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako lehen kanporaketa eta 70 entzuletik gora bildu ziren. Aitor Tatiegi oñatiarra izan zen garaile

Ostiraleko saioan Aitor Tatiegi, Maddi Aiestaran, Joar Garate, Ekain Tolaretxipi, Araitz Sagarna eta Hodei Munduate bertsolariek parte hartu zuten, Imanol Artola "felix"en aginduetara. Ibarrako saioarekin hasi eta apirilaren 5ean amaituko da Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa, eta 14-18 urte bitarteko 23 pertsolarik hartuko dute parte.

Ibarran 40 lagun inguru bildu ziren afaltzeko eta ondoren ia bikoiztu egin zen ikusle kopurua, 70 lagunetik gora bilduz. Giro aparta eta bertsolarien azkartasuna eta jendaurreko planta nabarmendu behar dira, daukaten adinerako plazarako eginda daudela antzematen zaielako. Azkenean, Aitor Tatiegi oñatiarrak lortu zuen apirilaren 5eko finalerako txartela eta besteek zain egon beharko dute, hurrengo hiru kanporaketetan zer gertatuko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!