Ibarran hasiko da Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2019ko otsailaren 11

Sendi Ekintza Elkartean izango da lehen saioa eta 14tik 18 urtera arteko bertsolari gazteek hartuko dute parte.

 
 

Otsailaren 15ean, abiatuko da Gipuzkoako Eskolarteko XXXIX. Txapelketa, Ibarran. Guztira, 23 bertsolarik hartuko dute parte, afari formatuan izango diren kanporaketetan. Finala Lasturren izango da, apirilaren 5ean. 

 Honakoa izango da egutegia:

 -Otsailaren 15ean, Ibarrako Sendi Ekintza Elkartean: Joar Garate Rueda, Araitz Sagarna Larrañaga, Maddi Aiestaran Iparragirre, Aitor Tatiegi Loidi, Ekain Tolaretxipi Errazti eta Hodei Munduate Etxeberria.

-Martxoaren 1ean, Zestoako Lau Itturri Elkartean: Oihana Arana Cardenal, Uxue Alkorta Iturbe, June Garmendia Duarte, Imanol Albizu Gurrutxaga, Igauri Lopetegi Amostegi eta Iker Letamendia Barandiaran.

-Martxoaren 15ean, Orioko Aldapa Elkartean: Irati Arakistain Mendizabal, Maide Garmendia Jauregi, Joane Aldalur Irazusta, Aner Peritz Manterola “Euzkitze", Xabier Agirre Bikuña eta Jon Azpiroz Anza.

-Martxoaren 22an, Oñatiko Larrain-Gain Elkartean: Haizea Arana Cardenal, Julene Iturbe Epelde, Naia Arrizabalaga Arrieta, Aimar Sorazu Roteta eta Bittor Zubiagirre Anduaga.

- Finala, apirilaren 5ean, Lasturko plazako tabernan.

 Afaltzeko txartela eskuratu nahi duenak www.bertsosarrerak.eus webgunean izango du horretarako aukera. Sarrerak saioaren aurreko ostegun eguerdira arte izango dira eskuragarri.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!