Mirari soziala da

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Agirre Arrastoa 2019ko otsailaren 3a

Doinua: Habanera

Prekarietate gorriak

jango omen du sorkuntza

murrizketen guraizeek

zaurituta medikuntza

ordezko irakasleen

faltan aldiro hezkuntza

antzerkiak eta euskal

letrek jomuga hilkutxa

lan duina behera eta

langabezia goruntza

politikan ezkerrak lan

egin ta eskuinak bultza

matxisten harrapakari

emakumeon gorputza...

Mirari soziala da

bizi irautea hutsa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!