SANTA ESKEA EGINGO DA BERASTEGIN

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2019ko urtarrilaren 25a

Harituzek eskualdeko bertsozale guztiak gonbidatu nahi ditu ohitura zaharra berritzera. Otsailaren 2an izango da, larunbatez.

Tolosaldeko hainbat eta hainbat herritan entzun ahalko dira Santa eskeko koplak Agate Deunaren bezperan. Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldeak Berastegin antolatu du eskeko erronda. Lehenago herriko beste talde batzuk egin izan dute Santa eskea, baina ez da ohitura guztiz berritzerik lortu.

Helburua, festa giroan ohiturari eusten jarraitzeaz gain, helduen bertso-eskoletako jendeari plazarako aukera bat ematea ere bada. Hori dela eta, animatzen diren guztiek izango dute koplari aritzeko aukera. Lortzen den dirua eskualdean Harituzek antolatzen dituen gainerako ekimenetarako erabiliko da. 

Aurten otsailaren 4a (Santa Ageda bezpera) astelehena egokitzen da. Horregatik, ahalik eta jende gehiena biltzeko helburuarekin, larunbatera pasa da ekimena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!