Urte berriya

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Zulaika 'Poto' 2019ko urtarrilaren 18a

Doinua: Arratsalde on ta aupa zuek

 

Arrazoiak ez dakizkienak

bihotzak ondo dakizki

beharrak emozio ditugu

emoziok bizi izpi (bis)

inkontzienteak mugitzen gaitu

kontziente ustean noski

beste koordenada batzuetan

zebiltzan Marx eta Trotski (Swaroski, Chomsky, Eroski...)

Alaska ta Jodorowsky

urte berriya xuka zaun gure

kontraesan eta guzti!

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!