V. Pello Mari Otaño bertso-paper lehiaketak baditu bere saridunak

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2018ko azaroaren 16a

Larunbatean 19:00-etan izango da sari banaketa Zizurkilgo Iriarte kultur etxean. Ondoren, bertso-afaria izango da Iriarte Jatetxean Maialen Lujanbio eta Unai Agirrerekin.

V.Pello Mari Otaño bertso-paper lehiaketak eman du uzta. Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldeak eta Zizurkilgo Teodoro Hernandorena Kultura Elkarteak urtero antolatzen duten lehiaketa da, bostgarren ediziora iritsi da aurten eta jada lekutxoa egin du bertso jartzaileen agendan.

Azken edizio honetan lan mordoxka jaso da eta bertso jartzaileek erakutsitako maila oso ona izan da. Epaileek beraien lanak egin ostean hauexek izan dira aurtengo bertso-sorta sarituak mailaz-maila:

Gaztetxoen maila (15 urtera arte):

  • 1.saria: MASKARAK. Joar Garate Rueda (Zumaia)
  • 2.saria: FUTBOLA EKONOMIA BILAKATU DA. Beñat Mateos Zeberio (Asteasu)


Gazteen maila (15-18 urte):

  • 1.saria: DESOREKAN. Julene Iturbe Epelde (Azkoiti)
  • 2.saria: HAMAIKA. Aner "Euzkitze" (Zarautz)


Helduen maila (18 urtetik aurrera):

  • 1.saria: SEX-USARIYUAK. Haritz Mujika Lasa (Asteasu)
  • 2.saria: MISIO GOGOR BATEN. Jon Gurrutxaga Urbieta (Azpeitia)

Sari banaketa Zizurkilgo Iriarte kultur etxean izango da 19:00etan eta ondoren bertso-afaria izango da Iriarte Jatetxean. Bertso-afarirako txartelak salgai daude Iriarten bertan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!