Atariak 5 urte

'ATARIA'-k bost urte

Erabiltzailearen aurpegia Unai Mendizabal 'Mendi' 2018ko urriaren 13a

Doinua: Baneza eta banitu

Kolaboratzaile ugari

eta hainbat kazetari

herri eta gertakari

guztiei adi-adi.

Nortasun hitzez guztiontzako

zabalik dagoen kabi

unibertso bat oso-osorik

kabitzeko bezain handi.

Bost urte bete dituzun hontan

segi zure bideari

eskerrik asko ta zorionak

guztion ATARIAri!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!