AHT

Erabiltzailearen aurpegia Oihana Iguaran 2018ko urriaren 9a

Doinua: Baneza eta banitu.

Arrisku Handiko Trena

Alargundu Haren Trena

Askoren Herio Trena

Abiaduran Hil Trena

Istripuak maiz gertatzen dira

hori ez da okerrena

lan istripu hau, ordea, bada

ja bederatzigarrena

azpikontraten, azpikontratak

bistara dakar herrena...

hau infernura doan tren bat da

bizitzaz ordaintzen dena

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!