Diesela ala gasolina?

Erabiltzailearen aurpegia Bixente Gorostidi 2018ko irailaren 29a

Doinua: Harrittuarena

Dula gutxi diesela

aurrezki hutsa zen

guk kotxe gasolina

ta ez konturatzen...

Orain zer ta gasoila

mundua bukatzen,

prezioak igotzen

ta zergak ugaltzen,

bateri-iraupena

ez bada luzatzen,

laister gera kotxeei

atzetik bultzatzen...

Ez ote zaizkigu ari

zerbait ezkutatzen,

gora begira ere ez zait

zalantzik uxatzen

hegazkinak urruntzen

eta gerturatzen,

horiek ez al dute

guk aina kutsatzen?

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!