Bidesaria

Erabiltzailearen aurpegia Ander Goikoetxea 'Andriu' 2018ko irailaren 22a

Doinua: Norbere mundu intimo

Hesiz hesi mugaz muga

jendearen emaria

batzuk askatasuna nahi

besteek soilik garia

askok utzi du atzean

sorleku zuen habia

zein ote iheslari ta

zein ote ameslaria

mundu hobe bat ez al da

guzti hoien eskaria

Guantanamo, Abu Graib,

Puerto de Santa Maria

El Paso, Calais, Melilla

Palestina, Hungaria

hesi eta barroteak

al dira bidesaria?

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!