EZ beti EZ da

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Agirre Arrastoa 2018ko uztailaren 14a

Doinua: Larogeita hamar urte.

Udako gau giro epel

ta jaiak nonahi aukeran

etxera bidean, plazan,

txosnan edota tabernan

damutuko zaizun pausu

bakar bat ere ez eman

elkarbizitza serbitu

ta errespetutik edan (bis)

ahaztu ezinezko arau

batzuk ez daude soberan

ez ahaztu: EZ beti EZ da,

behin jaso edo ileran

beldurrik eragin gabe

etxerako itzuleran

ta utzi askatasuna

norbere gorputzarengan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!